Eskolarteko Txapelketak 2010-05-31

Mattin Luku txapeldun Iparraldean

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Maiana Irigoien, Txomin Elosegi, Ximun Cazaubon, Maddi Ane Txoperena eta Ortzi Murua. Aretoa bete egin zen finala jarraitzeko.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Iparraldeko Bertsolari Gazteen Txapelketako finala, Baionako Kalostrapen. 15 eta 18 urte bitarteko bertsolari gazteak aritu ziren bertan kantari, aretoa beteta zegoela. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Mattin Luku          238,5 puntu
 2.- Maiana Irigoien      221,5 puntu
 3.- Txomin Elosegi       215,5 puntu
 4.- Ximun Cazaubon       211,5 puntu
 5.- Maddi Ane Txoperena  205,5 puntu
 6.- Ortzi Murua          184 puntu

 Gauzak honela, honako bertsolari hauek sailkatu dira Iparraldetik Euskal Herriko Txapelketako finalera: Lapurditik Maiana Irigoien eta Txomin Elosegi; Behe Nafarroatik Mattin Luku eta Bixente Hirigarai eta Zuberoatik Gillen Negueloua. Gaztetxoek datorren ostegunean jokatuko dute finala. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu