Bertsoa.com-ek zuzenean emango du 2010-06-05

Plazatik Gaztetxerako finala gaur Mutrikun

Lau kanporaketa jokatuta, erabakita dago Plazatik Gaztetxerako finalista taldea: Ander Lizarralde oiartzuarra, Mikel Artola alegiarra, Odei Barroso urruñarra, Ane Labaka lasartearra, Asier Azpiroz zubietarra eta Beñat Iguaran amasarra.
Gaur jokatuko da Plazatik Gaztetxerako finala Mutrikuko Gaztetxean: Ander Lizarralde oiartzuarra, Mikel Artola alegiarra, Odei Barroso urruñarra, Ane Labaka lasartearra, Asier Azpiroz zubietarra eta Beñat Iguaran amasarra arituko dira kantuan. Bazkalondoan hasiko da, 16:00ak aldera eta Bertsoa.com-ek zuzenean emango du.