Eskolarteko umeen finala ere bertan jokatuko da 2010-06-05

Nafarroako Bertso Eskolen eguna gaur, Larraintzarren

Nafarroako Bertso Eskolen eguna izango da gaur, eta horren baitan Eskolarteko umeen finala ere jokatuko da. Egun osoko ekitaldia izango da, Larraintzarren. Nafarroako Elkarteak antolatua da.

14 urte artekoen Eskolarteko Txapelketa, Bertso Eskolen egunarekin batera egingo da, datorren ekainaren 5ean, larunbatean, Larraintzarreko eskolan. Txapelketa, 11,30etan hasiko da. Ondoren, bazkari eta jolasak izanen dira eta arratsaldean, 17,00ak bitarte, Oskar Estanga bertsolariarekin animazioa (kantuak, bertsoak, dantzaldia…).

Parte hartzaileei dagokienez, 20 gaztetxo inguruk egingo dute bertsotan. Gaztetxoak, Barañain, Berriozar, Iruñea, Baztan-Bidasoa eta Leitzaldekoak dira.
Finala bitarteko kanporaketak, urtero bezala, Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa ekitaldietan egin dira: Bera, Leitza, Elizondo eta Iruñean.

Finalean egin beharreko lanak ondokoak dira:
o Galbahe aurretik (20): 4 oinekin berso bana, gai orokorrarekin bertso bat eta hitzarekin bertso bat.
o Galbahe ondotik (8): gaiarekin bertso bat eta ofizioka 8ko txikian bina bertso.


Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»