Nafarroako Bertso Eskolen Eguna 2010-06-07

80 bat lagunek hartu zuten parte

Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, 14 urte artekoetan, Maialen Lopez nagusitu zen eta Mikel Lasartek lortu zuen bigarren postua. Bazkalostean karaoke eta inprobisazioa eta dantzaldia egin zituzten bertaratutakoek.
 Joan zen larunbatean ospatu zen, Larraintzarko Irurita Gotzaia eskolan, Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. 80 bat ikasle, irakasle eta bertsolari bertaratu ziren.

 Hainbat ekitaldi egin zituzten egunean zehar. Goizean, Eskolarteko Bertsolari Txcapelketako finala jokatu zuten 14 urte artekoek. 20 gaztetxok hartu zuten parte. Azkenean, Maialen Lopez lesakarrak lortu zuen lehenengo postua eta Mikel Lasarte barañaindarra gelditu zen bigarren. Julio Sotok banatu zituen sariak.

 Bazkalostean, musika ere izan zuten bertaratu zirenek. Hala, Oskar Estangak gidatuta, karaoke eta inprobisazio saioa egin zuten. Eguna bukatzeko, berriz, dantzaldia egin zuten.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu