Txanda guztiak bete dituzte 2010-06-10

239 gaztetxo izango dira aurten Bertso Udalekuetan

30 begirale izango dituzte aldamenean. Uztailean, abuztuan eta irailean izango dira txandak Bidarrain (Nafarroa Beherea), Orion (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Zuhatzan (Araba) eta Muxikan (Bizkaia).
 Aurten ere Bertso Udalekuak izango dira. Izen-emateko epea maiatzean itxi zen. Guztira 239 gaztetxo joango dira udalekuetara, 30 begiralerekin. Honako hauek izango dira txandak:

  Bidarrain (Behe Nafarroa) 12 eta 14 urte bitarteko gazteak bilduko dira, uztailaren 5 eta 12 bitartean.

  Orion (Gipuzkoa) Itxaspe baserrian izango da txanda, uztailaren 12 eta 18 artean. 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoak izango dira han.

  Nafarroan ere txanda bat egingo dute, Irañetan hain zuzen ere, Juantzirena aterpetxean. Hemen 15 eta 18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira uztailaren 19 eta 25 artean.

  Muxikan ere (Bizkaia) txanda bat egingo dute, Gorozika auzoan, uztailaren 25 eta 31 artean, 12 eta 14 urte bitarteko gazteekin.

  Azkenik, Zuhatzan (Nafarroa) 9 eta 11 urte bitarteko gazteak elkartuko dira irailaren 1etik 4ra.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu