Larunbat eguerdian izango da saioa 2010-06-10

Araban errebantxa jokatuko dute asteburuan

Aramaio eta Kakiturri-Ehari taldeetako kideek kantatuko dute Maeztun. Saiora joateko sarrerak eskuragai daude.

 Hilabete bat igaro da jada Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa bukatu zenetik. Antolatzaileek eta bertsolariek Bertsoa.com-i azaldu zioten txapelketaren aitzakian ari zirela saio eta desafioak sortzen.

 Asteburu honetan finalean aritu ziren bi taldeen arteko desafioa jokatuko da Maeztun. Aramaio eta Kakiturri-Ehari taldeak ariko dira bertan kantari. Finalean aramaioarrak izan ziren nagusi.

 Saioa eguerdian izango da. 13etan bertso poteo bat egingo dute eta ondoren bazkari herrikoia. Errebantxa bazkalostean hasiko da.

 Bazkarirako txartelak eskuragarri daude nahi izanez gero, Arabako Bertsozale Elkartera deituta: 675 707 971.

 Hau ez da asteburuan Araban jokatuko den desafio bakarra izango. Ostiral gauean, 21etan, Gasteizko Gaztetxean desafio berezi bat jokatuko dute. Arabarrak eta Mitikoak izango dira parte hartuko dute taldeak. Arabarren aldetik Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Ekaitz Samaniego Ariko dira. Mitikoen aldetik, berriz, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua eta Sebastian Lizaso.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu