Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak 2010-06-11

Asteburuan jokatuko dira azkeneko finalak

Larunbatean Uribe-Kostako finala izango da, Algortan. Igandean, berriz, Bermeon Busturialdeko finala egingo dute.
 Bukatzear dira Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak. Sei final jokatu dira dagoeneko, eta asteburu honetan izango dira azkeneko biak.

 Larunbatean Getxon Uribe-Kostako finala izango da Getxon, Algortako Villamonte Kultur Etxean, arratsaldeko 18etan hasita. Bi kanporaketaren ondoren honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

 Aitzol de Castro
 Ekaitz Larrazabal
 Joanes Igeregi
 Arrate Illaro
 Jone Uria
 Itxaso Paia

 Saioa Xabi Payak aurkeztuko du.

 Igandean, berriz, Busturialdeko finala egingo dute Bermeon, Kafe Antzokian, arratsaldeko 17:30etan hasita. Honako bertsolari hauek sailkatu dira finalerako:

 Jon Arano
 Julen Erezuma
 Xabier Enbeita
 Aitor Beitia
 Iker Belaustegi
 Ander Elortegi

 Josu Goikoetxea izango dute aurkezle.

 Asteburuko saioen ondoren, erabakita geldituko da eskualdeen artean osatutako sailkapena. Sailkapen horren arabera erabakiko da ze bertsolari ariko diren Bizkaiko Txapelketan. Eskualdeetako finalen irabazleak zuzenean daude sailkatuta:

 1.- Miren Amuriza      415 puntu
 2.- Joseba Artza       407 puntu
 3.- Oihana Bartra      403 puntu
 4.- Eñaut Intxaurraga  393 puntu
 5.- Mikel Goiriena     358,5 puntu
 6.- Ion Barrocal       333,5 puntu

 Hortik behera, honela dago sailkapena, buruz burukoen puntuazioak kontutan hartu gabe:

 7.- Gorka Lazkano             262 puntu
 8.- Eneko Abasolo             252 puntu
 9.- Gorka Ostolaza            243,5 puntu
 10.- Iñaki Iturriotz          243 puntu
 11.- Beñat Ugartetxea         237,5 puntu
 12.- Eñaut Uruburu            233,5 puntu
 13.- Olatz Ibarluzea          232 puntu
 14.- Eneko Arrate             231,5 puntu
 15.- Xabat Galletebeitia      231,5 puntu
 16.- Lander Ibarluzea         231 puntu
 17.- Ortzi Garitano           223 puntu
 18.- Julen Sololuze           219,5 puntu
 19.- Pello Ormazabal          218,5 puntu
 20.- Peru Vidal               217,5 puntu
 21.- Beñat Vidal              216 puntu
 22.- Asier Legarreta          214,5 puntu
 23.- Jokin Castaños           212,5 puntu
 24.- Irati Astondoa           209 puntu
 25.- Irati Erkizia            207,5 puntu
 26.- Aitor Arrizubieta        206,5 puntu
 27.- Arkaitz Zipitria         205 puntu
 28.- Mikel Galartza           199 puntu
 29.- Aitor Arrutia            194,5 puntu
 30.- Illart Gumuzio           178 puntu
 31.- Idoia Anzorandia         172 puntu
 32.- Imanol Arrutia           171,5 puntu
 33.- Aingeru Basterretxea     160 puntu
 34.- Eneko Piedra             155 puntu

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri