Gaztetxean, gaueko 22:30etan 2010-06-11

Nafarroa-Gipuzkoa desafioa jokatuko da Leitzan

Bixente Gorostidi, Iñigo Gorostarzu, Luze eta Zili ariko dira kantuan. Gaztetxeak berak antolatu du saioa.
 Desafioak modan jartzen ari direla dirudi. Araban bakarrik ez, gaur Leitzan ere desafio bat egingo dute. Nafarroa eta Gipuzkoa ariko dira lehian. Gaztetxean egingo dute saioa, gaueko 22:30etan hasita. Bixente Gorostidi, Iñigo Gorostarzu, Luze eta Zilik kantatuko dute.