Lekeitioko saioa ere izango da entzungai 2010-06-12

"Plazatik Gaztetxera" sariketako finala emango du Hitza Jolasek

Bederatzikoa Gabiriako Gorka Maizek osatuko du. Oroitzapenen kajoitik, berriz, Lazkao Txiki eta Xabier Amurizaren saio bat erreskatatuko dute.
 Asteburu honetan ere Hitza Jolas programa emango du Euskadi Irratiak, larunbatean eta igandean, eguerdiko 14etatik 15etara bitartean.

 Oraingo honetan bi saio emango dituzte. Lehenik, Mutrikun jokatu zen "Plazatik Gaztetxera" sariketako finala eskainiko dute. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Ander Lizarralde
 Mikel Artola
 Beñat Iguaran
 Ane Labaka
 Asier Azpiroz
 Odei Barroso

 Ander Lizarralde nagusitu zen, Odei Barrosoren aurretik.

 Bestalde, Lekeition egindako jaialdi bat ere emango dute aste honetan. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Amets Arzallus
 Sustrai COlina
 Miren Amuriza
 Andoni Egaña
 Aitor Arrizubieta
 Xabat Galletebeitia

 Natxi Aranburuk jarri zizkien gaiak.

 Aste honetan ere izango da bestelako atalik. Bederatzikoa Gorka Maiz gabiriarrak osatuko du. Oroitzapenen kajoitik, berriz, Lazkao Txiki eta Xabier Amurizaren saio bat erreskatatuko dute.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa