Zuzeneko Elkarrizketak 2010-06-15

Bertsoa.com-ek Sebastian Lizaso elkarrizketatuko du bihar

Denboraldiko azkeneko elkarrizketa izango da. Urtero-urtero plazan gehien dabilen bertsolarietako bat da Sebastian Lizaso. Txapelketetan ere punta-puntan aritu izan da. Bihar 17etan hasiko da elkarrizketa.
 Bertsoa.com-ek zuzeneko elkarrizketa bat egiten du asteazkenero. Aste honetan Sebastian Lizaso izango da gonbidatua. Joxe Lizaso bertsolariaren semea eta Beñat Lizaso bertsolariaren aita da Sebastian. Urtea joan eta urtea etorri, plazan gehien dabiltzan bertsolarietako bat da. Erantzuten bizia eta ahots indartsukoa, gutxi izango dira bertatik bertara entzun ez duten bertsozaleak.

 Txapelketetan ere maila onean ibili izan da. 1982an parte hartu zuen lehenengoz Txapelketa Nagusian eta finaleraino iritsi zen. 1986an txapela eskuratu zuen, 1989an bigarren geratu zen, 1993an hirugarren eta 1997an, berriz, bigarren. Ordutik ez da Txapelketa Nagusian aritu. Hala ere, 1999an Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan parte hartu eta finalerdietara iritsi zen Azpeitiko taldearekin.

 Sebastian Lizasorena izango da denboraldiko azkeneko elkarrizketa. Udan Bertsoa.com-ek atseden bat hartuko du elkarrizketei dagokienez, eta zein hobea Sebastian Lizaso baino udari ongi-etorria emateko, udako bertso-jarduna gutxik ezagutzen baitute berak bezain ondo.

 Arratsaldeko 17etan hasiko da elkarrizketa. Galderak bidali ditzakezue honako helbide honetara: info@bertsoa.com.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa