Andoaingo Jaialdia 2010-06-25

Kopletan bizi aritu ziren Lizaso eta Muñoa

Naroa Sasietak honako gai hau jarri zien: biek hondartzan topo egin zuten, eta harrituta begiratzen zion batak bestearen bainu-jantziari.
 Kopletako saioen bidez jaialdiko erritmoa aldatu izan da bertso-saio bat baino gehiagotan. Andoainen ere, atzo egindako jaialdian, bertsoaldi bizia osatu zuten Sebastian Lizasok eta Unai Muñoak. Naroa Sasietak esan zien bezperan ikusi zituela hondartzan, bata bestearen bainu-jantziari begira, harrituta. Saio bizi eta umoretsua osatu zuten bi bertsolariek, eta festa-giroan zegoen publikoak gogoz txalotu zituen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat