Txirritaren bastoia berriro plazara 2017-05-19

Hirugarrena andregaiari/ arkakosuak hiltzeko

Unai Elizasuk atera zuen arrastoa eta astelehenean Altzako plazan ikusteko aukera izango da.

Jose Manuel Lujanbio Txirritak hil aurrean jaso zuen azken omenaldia, txapela irabazi eta gutxira. Errenderiako euskaltzaleek egin zioten eta Txirritari makila eman zioten. Omenaldi hartakoa da Txirritaren argazki ezagunetako bat, ia bertsolaritzaren ikurretako bat dena. Makil horrexen arrastoa atera du Unai Elizasuk eta egunotan plazan ikusteko aukera izango da. Lehen agerraldia Asteasun egin du Txirritaren makilak, Pello Errotaren kabian, bertako jaialdian. Hurrengoa, astelehenean izango da, Altzan, Txirrita urte askoan bizi izan zen herrian.

Joxe Erauskin zenari omenaldia
Unai Elizasu altzatarrak atera zuen makilaren arrastoa orain dela urte batzuk, Joxe Erauskin Txirritaren hiloba zenari egindako elkarrizketa batean. Makila Txirritaren baserrian zegoen, Zalduenen, Txirrita ea bere bertsolari lagunak azaltzen diren argazki ezagunaren azpian zintzilik. Eta hantxe jarraitzen du orain ere. Astelehenean, Omenaldi xume bat egingo zaie Joxe Erauskin eta bere alargunari Altzako plazan, 13:00etan, eta Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio arituko dira kantari.

 Errenteriako euskaltzaleek Erènder iako euskalzaleak Txirítari 1936-martxoaren 22

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu