Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-11-02

Mirenen bakarkakoa Igorren

Honako gai hau jarri zieten bertsolariei: "Zure lehenengo laneguna da. Ordua baino lehen heldu zara lantokira. Ateak noiz zabalduko zain zaude".
 Kartzelako lana izan ohi da txapelketetako saioetan tentsio handiena nabarmentzen den unea. Igorren honako gai hau jarri zien Leire Aurrekoetxeak bertsolariei: "Zure lehenengo laneguna da. Ordua baino lehen heldu zara lantokira. Ateak noiz zabalduko zain zaude". Miren Amurizaren lana izango zen, beharbada, denetan borobilena. Etorkin baten paperetik kantatu zuen Mirenek, segurtasun handiz. Publikoak gogotik txalotu zuen berriztarraren lana.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia