Zuzeneko elkarrizketak 2010-11-02
Astero bezala, gaur ere zuzeneko elkarrizketa bat egingo du Bertsoa.com-ek. Aste honetan Aitor Sarriegi izango da gonbidatua. Ia urtebete igaro da jada BECen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuenetik. Finalaren aurretik zihoen ez zuela espero lorpen hark bere bizitza asko aldatzerik. Dena den, hortik aurrera egindako ibilbidea aztertuko du elkarrizketan.
Finalaren aurretik ere bertsotan bide luzea egindako bertsolaria da Aitor Sarriegi. Txapelketetan beti ibili izan da finaletatik gertu, harik eta 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalean sartzea lortu zuen arte. Horrez gain, plazaz plazako jardunean ere bertsolari estimatua da beasaindarra.
Bertsopaperetan ere ale ugari idatzitakoa da. Gaur egun Argia aldizkarian ohiko kolaboratzaile da bere bertso-sortekin.
Elkarrizketa gaur iluntzean izango da, 20ak aldera, zuzenean. Galderaren bat egin nahi izanez gero bidali honako helbide honetara: info@bertsoa.com.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena