Bertxoko Sariketa 2010-11-05

Gaur jokatuko da lehenengo kanporaketa

Ainhoa Comas, Ekaitz Samaniego, Jone Uria, Unai Gaztelumendi, Kristiñe Txoperena eta Odei Barrosok kantatuko dute Ozetan.
 Aurten ere Bertxoko sariketa ospatuko da Araban. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi irratiak elkarrekin antolatzen dute sariketa hau eta bertsolari gazteak izan ohi dira protagonista.

 18 bertsolarik hartuko dute parte aurtengoan, eta gaur jokatuko da lehenengo kanporaketa, Ozetako Txokoan, iluntzeko 20:30etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Ainhoa Comas
 Ekaitz Samaniego
 Jone Uria
 Unai Gaztelumendi
 Kristiñe Txoperena
 Odei Barroso
 
 Idoia Beitiak jarriko dizkie gaiak.

 Datorren astean jokatuko dute bigarren kanporaketa, ostiralez. Olatz Bayer gai-jartzaile dela honako bertsolari hauek kantatuko dute Laudioko Basalarrina elkartean:

 Ainhoa Mujika
 Julio Soto
 Izar Mendiguren
 Aimar Karrika
 Iker Agirre
 Pello Ormazabal

 Azkeneko kanporaketa Gasteizko Errexala elkartean izango da, azaroaren 18an, ostiralez. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

 Ander Solozabal
 Gillen Hiribarren
 Asier Azpiroz
 Miren Amuriza
 Iñaki Aleman
 Mikel Artola

 Azkeneko kanporaketa honetan Beñat Goitia ariko da aurkezle lanetan.

 Kanporaketa hauetatik sailkatutako bertsolariek finala jokatuko dute hilaren 26an Trebiñuko sagardotegian.

 Kanporaketa guztiak afalostean izango dira. Afaria 20:30etan hasiko da eta saioa 22:30ak aldera. Afarietarako izena eman nahi izanez gero bi egun lehenago eman behar da abisua beranduenez. Telefonoz egin nahi izanez gero honako hau da zenbakia: 675707971. E-maila, berriz, honako hau da:

 araba.sustapena@bertsozale.com.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri