Otxandion, Elgoibarren, Arrietan, Donostian eta Bilbon 2010-11-26

Bertso-afari ugari gaur Euskal Herrian

Uxue Alberdi eta Amets Arzallus; Andoni Egaña eta Fredi Paia; Gorka Lazkano eta Amaia Agirre; Iñaki Apalategi eta Jon Martin eta Oihana Bartra eta Iratxe Ibarra jardungo dira.
 Gaur hainbat bertso-afari egingo dira Euskal Herrian.

 Otxandion Uxue Alberdi eta Amets Arzallus jardungo dira Eskolako Gimnasioan, iluntzeko 21:30etan hasita.

 Ordu berean Elgoibarren kantuan hastekoak dira Andoni Egaña eta Fredi Paia, elkartean.

 Arrietan, berriz, Gorka Lazkano eta Amaia Agirrek kantatuko dute Herriko Tabernan, 21etan.

 Iñaki Apalategi eta Jon Martin Donostian ariko dira, Grosen.

 Azkenik, Bilbon, Zorrotzan, Oihana Bartra eta Iratxe Ibarrak kantatuko dute.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta