Beterriko Txapelketa 2011-01-28

Beterriko Txapelketako lehen kanporaketa Bertsoa.com-en

Donelutxi taldeak egin zuen aurrera. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitak osatzen dute taldea. Miren Amuriza, Jone Uria eta Alaia Martinekin kantatu zuten kanporaketan. Hitzetik Hortzerako lan-taldea han izan zen eta hemen duzue aperitibo moduan Donelutxi taldearen hasierako agurra.
 Joan zen ostiralean hasi zen Beterriko txapelketa. Giro ederra izan zen Andoaingo Ontza elkartean. Honako bi talde hauek aritu ziren kantuan:

 Agate Deuna: Miren Amuriza, Jone Uria eta Alaia Martin
 Donelutxi: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita

 Alaitz Sarasola aritu zen gaiak jartzen. Azkenean Donelutxi taldeak lortu zuen finalerako txartela.

 Bigarren kanporaketa ostiral honetan izango da, Asteasuko Aitz-Ondo Elkartean, iluntzeko 20:30etan hasita. Honako talde hauek ariko dira bertan:

 San Esteban (Doneztebe): Jon Martin, Iñigo Izagirre eta Iñaki Gurrutxaga
 San Lorentzo (Donelontxo): Ander Lizarralde, Jokin Labayen eta Unai Muñoa

 Jon Zalduak jarriko dizkie gaiak.

 Bigarren kanporaketan 70 lagunentzako lekua egongo da. Lehenengo kanporaketarako sarrerak berehala agortu ziren. Txartelak Larramendi Bazkunaren egoitzetan, liburudendetan eta Asteasuko Aitz-Ondo Elkartean egongo dira salgai, 20 eurotan.

 Finala otsailaren 12an jokatuko da, Villabonako Behar-Zana Elkartean. Amaia Agirre ariko da bertan gai-jartzaile lanetan. 100 lagunentzako lekua izango da.

Nagusiari bozinaka
2011-01-21 Andoain

Elkarri puntuak jartzen
2011-01-21 Andoain

Bi amonak
2011-01-21 Andoain

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu