Durangoko Plateruena Kafe Antzokian 2011-02-17

Amets Arzallusek Jon Sarasua elkarrizketatuko du gaur

"Berbetan" ekimenaren barruan egingo dute elkarrizketa, iluntzeko 20etan. Internetez zuzenean jarraitu ahal izango da.
 Durangoko Plateruena Kafe Antzokian "Berbetan" ekimena jarri dute martxan. Otsailaren 1ean hasi ziren, eta bertan Pako Aristik Benito Lertxundi elkarrizketatu zuen. Gaur izango da bigarren elkarrizketa, eta badu bertsolaritzarekin zerikusirik. Izan ere, Amets Arzallusek Jon Sarasua elkarrizketatuko baitu. Iluntzeko 20etan izango da ekitaldia, Kafe Antzokian bertan. Joan ezin duenak internetez ere jarraitu ahal izango du, hemen klik eginda.

 Martxoaren 3an bukatuko da ekimena, Maddalen Iriartek Edurne Brouardi egingo dion elkarrizketarekin.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu