Bertso-afaria Iturenen 2011-02-17
Ihauteriak amaitu eta egun horietan herriko-etxean egindako otordu guztiak ordaintzen dituzte Kontu Egunean Iturenen. Otsailaren 5ean izan zuten eta urtero-urtero herri-kirolekin eta dantzariekin batera, bertso-bazkaria egiten dute. Aurten herritar baten heriotzarengatik, afaria egin dute eta hasieran Andoni Egaña joatekoa bazen ere, azkenean Julen Zelaietak abestu zuen Xabier Amurizarekin. Giro bikaina egon zen Iturengo herriko-etxeko ganbaran, bertsolariak zirikatzaile eta iturendarrak umoretsu.
Sariketak 2026-11-04
Igotz Alkorta Irastortza