Egoitz Gorosterrazu izango da aste honetako gonbidatua 2011-02-18

Ituren eta Ereñotzuko saioak emango ditu Hotzetik Hortzerak

Gasteizen egindako saio bat ere eskainiko dute. Zappingean Pio Barojaren "Gipuzkoa 1979"-ko irudiak emango dituzte. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki, Mattin eta Joxe Agirre izango dira protagonista.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Lau bertso-saiotako irudiak emango dituzte aste honetan.

 Batetik, orain dela aste batzuk Iturenen Xabier Amurizak eta Julen Zelaietak egindako bertso-afariko une onenak izango dira ikusgai. Kontu Eguna izan zen Iturengo ihauterietan, eta han egin zen bertso-afaria. Gainera, aste honetako elkarrizketatua ere Iturendik joango da, Egoitz Gorosterrazu bertsolaria izango baita platoan.

 Bestetik, Ereñotzun Uxue Alberdik eta Jon Maiak egindako bertso-afaria ere izango da ikusgai. Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatu zuen saioa Ereñotzuko Larre Gain sagardotegian. Gainera, "flash mob" baten entsegua ere egin zuten, eta hori ere eskainiko du aste honetako programak.

 Gasteizen Kutxiko Lagunak taldea bertso-saioak antolatzen ari da asteazkenero, tabernetan. Txapelketa formatua eman diote, eta sei saioren ondoren jokatuko da finala. Hitzetik Hortzerak Garraxi tabernako saioa grabatu zuen, eta honako bertsolari hauek izan ziren bertan kantari:+

  Iñaki Viñaspre
  Maite Solozabal
  Maddi Gallastegi
  Peio Ormazabal

 Azkenik, Beterriko Txapelketako finaleko irudi batzuk ere emango dituzte.

 Ohiko atalak ere izango ditu aste honetako programak. Hala, Zappingean Pio Caro Barojaren "Gipuzkoa 1979" dokumentaleko irudiak izango dira ikusgai. Gorrotxategi eta Basarri sagardotegiko mahai bueltan bertsotan agertuko dura, eta baita Uztapide eskuareaz lanean ere. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki, Mattin eta Joxe Agirre izango dira protagonista, orain dela 35 urte Zarautzen egin zuten saio bateko bertsoak izango baitira entzungai.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa