Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2011-02-21

Xabier Terreros eta Eneko Lazkoz sailkatu dira asteburu honetan

Haien atzetik gelditu dira Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Ander Fuentes "Itturri", Migel Mari Elosegi "Luze", Bittor Elizagoien, Ainhoa Aranburu, Ekaitz Astiz, Jose Luis Barberia "Zili", Irati Majuelo eta Egoitz Gorosterrazu.
 Asteburu honetan hasi da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 40. edizioa. Bi kanporaketa jokatu dira.

 Larunbatean, Tafallan, 120 lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Xabier Terrerosek              313 puntu
 2.- Ander Fuentes "Itturri"-k      307 puntu
 3.- Miel Mari Elosegi "Luze"-k     292,5 puntu
 4.- Ainhoa Aranburuk               277 puntu
 5.- Jose Luis Barberia "Zili"-k    258 puntu
 6.- Egoitz Gorosterrazuk           253 puntu

 Ondorioz, Xabier Terreros zuzenean sailkatu da martxoaren 19an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute.

 Bigarren kanporaketa igandean jokatu zen, Irurtzunen. 140 lagun elkartu ziren Kultur Etxean. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Eneko Lazkozek         324,5 puntu
 2.- Iñigo Olaetxeak        314 puntu
 3.- Oier Lakuntzak         311,5 puntu
 4.- Bittor Elizagoienek    281 puntu
 5.- Ekaitz Astizek         261,5 puntu
 6.- Irati Majuelok         259 puntu

 Beraz, Eneko Lazkozek zuzenean lortu du martxoaren 12an Beran egingo den finalaurrekorako txartela.

 Zuzenean sailkatuez gain, puntuazioz 11 bertsolari onenak ere finalaurrekoetan izango dira. Momentuz, horrela dago sailkapena:

 1.- Eneko Lazkozek                324,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Xabier Terrerosek             313 puntu   (zuzenean sailkatua)
 3.- Iñigo Olaetxeak               314 puntu
 4.- Oier Lakuntzak                311 puntu
 5.- Ander Fuentes "Itturri"-k     307 puntu
 6.- Migel Mari Elosegi "Luze"-k   292,5 puntu
 7.- Bittor Elizagoienek           281 puntu
 8.- Ainhoa Aranburuk              277 puntu
 9.- Ekaitz Astizek                261,5 puntu
 10.- Irati Majuelo                259 puntu
 11.- Jose Luis Barberia "Zili"-k  258 puntu
 12.- Egoitz Gorosterrazuk         253 puntu

 Asteburu honetan bukatuko da lehenengo fasea, honako bi saio hauekin:

 OTSAILAREN 26a, LARUNBATA
 Doneztebeko zineman, 17:30etan
  Iñaki Aleman
  Jon Barberena
  Saioa Alkaiza
  Iñigo Ibarra
  Xabier Silveira
  Iban Garro

 OTSAILAREN 27a, IGANDEA
 Berriozarko Musika Eskolan, 17:30etan
  Julen Zelaieta
  Jon Elizetxe
  Aimar Karrika
  Aritz Saragueta
  Patxi Castillo
  Josu Sanjurjo

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri