Martxoan Bertsoa 2011-02-23

Larunbat honetan hasiko da aurtengo edizioa

Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak urtero antolatzen duen ekimena da. Aurten herriko bertsolari txapelketa, tailerra, bertso-afari musikatua, bertso musikatuak eta gaztetxoentzako ekitaldiak izango dituzte.
 Aurten ere "Martxoan Bertsoa" zikloa antolatu du Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak. Larunbat honetan hasi eta apirilaren 9a bitarte, astero bertso-ekitaldiren bat antolatuko dute.

 Herriko bertsolari txapelketarekin hasiko da aurtengo edizioa, urtero bezala. Aurten bost kanporaketa izango dituzte:

 OTSAILAREN 26a, LARUNBATA
 Legazpiko Arrano tabernan, gaueko 23etan

 MARTXOAREN 4a, OSTIRALA
 Motz tabernan, 23etan

 MARTXOAREN 11, OSTIRALA
 Aldiri tabernan, gaueko 19etan

 MARTXOAREN 12a, LARUNBATA
 Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian, 19etan
  Joan-etorrirao autobus zerbitzua antolatuko dute Zumarragatik, eta bertan zer jana eta zer edana ere izango da

 MARTXOAREN 18a, OSTIRALA
 Fox tabernan, 23etan

 Finala MARTXOAREN 25ean izango da, ostiralez, Gaztelekun, gaueko 23etan.

 Tartean bestelako ekimenik ere izango da. Martxoaren 19an, esaterako, urtero bezala tailer bat egingo dute. Aurtengoan Virginia Imaz izango dute gidari, Oihulari Klown antzerki taldeko kidea. Tailerrean gorputz espresioa, mugimendua eta antzerkia landuko dituzte. Arratsaldeko 17etan izango da hitzordua, Zelai Arizti kultur etxean.

 Egun horretan bertan bertso-afari musikatua egingo dute Florida tabernan, iluntzeko 21etatik aurrera. Egoitz Aizpuru gai-jartzaile dela Hamaika Bertute taldeko kideak ariko dira kantuan:

  Uxue Alberdi
  Ainhoa Agirreazaldegi
  Jokin Labayen
  Beñat Iguaran

 Apirilaren 2an, berriz, larunbatez, bertso musikatuez gozatzeko parada izango da Gaztelekun, gaueko 23etatik aurrera. Bertso-eskolako kideak ariko dira kantuan, herriko zenbait musikariren laguntzaz.

 Gaztetxoak bertsozaletzeko ere zenbait ekimen antolatuko dituzte:

 Batetik, Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XXIV bertsopaper lehiaketa egingo dute. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 8an izango da, ostiralez, Zelai Arizti aretoan, 15etan.

 Gaztetxoei zuzendutako bertso-antzerkia ere izango da, Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolako gaztetxoen eskutik. Martxoaren 27an izango da hori, igandez, arratsaldeko 17etan, Labeaga Aretoan-

 Azkenik, gaztetxoentzako bat-bateko bertso-saioa ere egingo dute bertso-eskolako gazteek. Apirilaren 9an izango da hitzordua, 18etan, Gazte Bidean-en.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri