Bertsolari eta bertsozaleen arteko XXII. futbol partidua 2007-07-13

Ostiralean jokatuko da azken partidua

Hogeita bi urteren ondoren, aurten jokatuko da azken aldiz bertsolari eta bertsozaleen arteko futbol partidua Antzuolan. Arratsaldeko 18:30etan jokatuko da.

Bertsolari eta bertsozaleek elkarren aurka jokatzen duten partiduak hau du bere azken edizioa. Antzuolan jokatu dute hogeita bi urtez jarraian, baina giroa hoztu egin dela eta, uztailaren 13koa izango da azkena.


1986an antolatu zen lehena eta orduz gero, hutsik egin gabe antolatu da urtero. Azken aldian ordea, giroa apaltzen joan da eta amaiera on bat ematea iritzi dute egokiena antolatzaileek. Horregatik, aurtengoa izango da azkena, eta pentsatuko dute zein jarraipen eman. Oraingoz, Antzuolako Elkarteak egindako lana eskertzea da helburua,urte hauetan guztietan egindako lanagatik eta eskertzeko modurik onena bertan azaltzea dela diote.


Futbolean jokatu nahi duena ongi etorria izango da, baina baita animatzera edo afaltzera doana ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu