Bertsolamintza: "Inertziak erantzi, garena jantzi" 2011-02-24

Larunbatean hasiko dira jardunaldiak

Saran izango da hasiera. Andoni Egaña inertzia ideologikoez ariko da, Amaia Vazquezek oholtza gainean emozioekin nola jokatu azalduko du eta Eric Dicharryk bertsolaritza eta umorea aztertuko ditu.
 Joan zen astean aurkeztu ziren aurtengo Bertsolamintza jardunaldiak. Aurten inertzien inguruan ariko dira hamar hizlari, lau jardunalditan banatuta. Larunbatean izango da lehenengo saioa, Saran, Lur Berri aretoan, arratsaldeko 18etan hasita. Honako hitzaldi hauek emango dituzte bertan:

  -Eric Dicharry: "Bertsolaritza eta umorea"
  -Andoni Egaña: "Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?"
  -Amaia Vazquez: "Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu"

 Ondoren, publikoarekin batera eztabaida irekia egingo dute, Martin Aramendik gidatuta. Eguna borobiltzeko bertso-afari esperimentala ere egingo dute, 20:30etan hasita. Bertan honako bertsolari hauek kantatuko dute Andoni Egaña gai-jartzaile dutela:

  Maialen Lujanbio
  Sebastian Lizaso
  Anjel Mari Peñagarikano
  Miren Amuriza

 Afaritarako txartelak aurrez hartu beharko dira, 20 eurotan. Erreserbak egiteko bi zenbaki daude: (0033)559542758 edo (0033)673900352.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu