Baja bat ordezkatzeko 2011-02-24

Araban transmisio eragilea kontratatzeko lan eskaintza deialdia ireki da

Transmisio alorreko proiektuen koordinazio eta kudeaketaz arduratu beharko du. Martxoaren 12ra arte bidali ahal izango dira curriculumak.
 Arabako Bertsozale Elkarteak aldi baterako baja bat ordezkatzeko eragilea kontratatzeko deialdia ireki du. Araban bertsolaritzaren transmisio alorreko koordinazio eta kudeaketaz arduratuko litzateke, bai hezkuntza arautuan, ekintza osagarrietan, bertso-eskoletan, aisialdian, udalekuetan eta abarretan.

 Langileari goi mailako ikasketak eskatuko zaizkio. Gainera, komunikazio teknologien ezagutza, jarrera konprometitua eta euskara ongi menperatzea, planifikazioa, talde dinamika eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea eta giza baliabideen kudeaketan eta kudeaketa orokorrean esperientzia izatea ere eskatuko zaizkio.

 Aukeraketan kontuan hartuko dira, gainera, bertsolaritzarekin dauzkan harremanak, gizarte mugimenduetan eta komunikazio lanetan izandako esperientzia eta hezkuntzaren eta transmisioaren ezagutza.

 Azkenik, haurremanetarako erraztasuna, bertsolaritza eta Bertsozale Elkartearen ezagutza eta talde lanerako gaitasuna ere baloratuko dira.

 Aukeratuak jardun osorako lan-kontratua lortuko luke, ordezkatu behar duen langilearen baja amaitu artean. 5 hilabete izango dira gutxienez, frogaldiarekin.

 Interesatuta dagoenak MARTXOAREN 12rako bidali beharko du curriculuma.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu