Larunbat honetan izango da finala, honako bertsolari hauekin: Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Jokin Uranga, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra eta Felix Zubia.
Ostiralean jokatu zen Orixe Sariko bigarren eta azken kanporaketa, Añorgako Gure Kabia elkartean. 50 bat lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko. Horrela gelditu zen sailkapena:
1.- Iñaki Gurrutxagak 291 puntu
2.- Iñigo Manzisidor "Mantxi"-k 271 puntu
3.- Iratxe Ibarrak 270,5 puntu
4.- Xabier Sukiak 257 puntu
5.- Iñigo Izagirrek 255,5 puntu
6.- Andoni Otamendik 248 puntu
Gauzak horrela, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Manzisidor "Mantxi" zuzenean sailkatu dira finalera. Joan zen asteburuan Jokin Uranga eta Nahikari Gabilondok lortu zituzten azkeneko saiorako zuzeneko txartelak. Puntuazioz, berriz, Iratxe Ibarra eta Felix Zubia sailkatu dira. Horrela gelditu da kanporaketetako sailkapena:
1.- Iñaki Gurrutxagak 291 puntu
2.- Jokin Urangak 283,5 puntu
3.- Nahikari Gabilondok 280 puntu
4.- Iñigo Manzisidor "Mantxi"-k 271 puntu
5.- Iratxe Ibarrak 270,5 puntu
6.- Felix Zubiak 263,5 puntu
7.- Joxe Munduatek 261 puntu
8.- Iñaki Zelaiak 261 puntu
9.- Xabier Sukiak 257 puntu
10.- Iñigo Izagirrek 255,5 puntu
11.- Oihana Bartrak 253 puntu
12.- Andoni Otamendik 248 puntu
Larunbat honetan jokatuko da finala, Añorgako Antxon Aiestaran Kultur-Etxean, arratsaldeko 18etan hasita.