Bertsolamintza: "Inertziak erantzi, garena jantzi" 2011-03-01

Gaur egingo da bigarren jardunaldia, Gasteizen

Amaia aretoan izango dira hitzaldiak, 18etan. Oier Araolazak "Txapelketaren kontra" izenekoa emango du. Fredi Paiak, berriz, "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?" izenekoa.
 Joan zen larunbatean hasi zen Bertsolamintzaren aurtengo edizioa, Saran. Gaur bigarren jardunaldia egingo da, Gasteizko Amaia Zentroan, arratsaldeko 18etan hasita.

 Oier Araolaza ariko da lehenengo, "Txapelketaren kontra" izeneko hitzaldiarekin. Kultur-jardueretan txapelketek izan ditzaketen ondorioez ariko da eibartarra.

 Ondoren, Fredi Paiak honako izenburu hau daukan hitzaldia eskainiko du: "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?". Izenburuak dioen moduan, txapelketa-sistemak bertsolarien sormenean duen eragina aztertuko du algortarrak.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»