Bertso-saioa Andoainen 2011-03-01

Elkartasun bertsoak Sahararen alde

Andoaingo Bastero Kultur-gunean izan zen bertso-saioa igandean. Ia 200 lagun elkartu ziren.

Jokin Sorozabal, Aitor Mendiluze, Iker Alustiza, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan; eta Joxe Manuel Oiartzabal gai-jartzaile lanetan. Bazkalaurretik izan zen saioa, eta hasieran pattal samar aritu baziren ere, saioa aurrera zihoan heinean hartu zioten neurria plazari.