Arabako ikastetxe eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzeko 2011-03-16

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle poltsa osatzeko deialdia ireki du

Hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan irakasle eta begirale lanetan jardutea izango da egiteko nagusia. Apirilaren 7rako eman behar da izena.
 Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle poltsa osatzeko deialdia ireki du. Arabako ikastetxe eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzea litzateke egiteko nagusia, hau da, hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan irakasle eta begirale lanetan jardutea. 2011-2012 ikasturterako deialdia da.

 Ezinbestekoa da lizentziatura edo irakasle ikasketak izatea. Gainera, kontutan hartuko da bertsolaritzarekin duen harremana, izan bertso-eskolan, Bertsozale Elkartean edo antolatzaile gisa. Hezkuntzan duen esperientzia ere garrantzitsua izango da, bai arautuan, bai ez-arautuan eta baita aisialdian ere. Azkenik, harremanetarako erraztasuna, talde lanerako gaitasuna eta haur eta gazteekin izandako esperientzia ere kontuan hartuko dira.

 Curriculumak APIRILAREN 7a baino lehen bidali beharko dira Arabako Bertsozale Elkartera. Bi aukera daude horretarako. Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:

 AMAIA ZENTROA
 Benito Perez Galdós z/g
 01002 Gasteiz

 E-postaz bidali nahi izanez gero araba@bertsozale.com da helbidea.

 Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 945 010505 edo 688616531 telefonoetara.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu