Egoitz Aizpuru izango da gonbidatua 2011-03-18

Durango, Villabona, Zigotia eta Berako bersoaldiak emango ditu Hitzetik Hortzerak

"Jasotakoak" ataldean Itziarren Jon Maiak eta Unai Iturriagak botatako bertsoak eskainiko dituzte. Zuri-beltzekoan Balendin Enbeita izango da protagonista eta Zappingean Jon Sarasua eta Andoni Egaña. Bertso-Dinner-era joateko lehiaketako puntu-erantzunak ere ikusgai izango dira.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Igandean izango da, iluntzeko 21etatik aurrera.

 Aste honetan Bertsolamintzak beteko du tarterik handiena. Hala, Durangon jardunaldien barruan egindako bertso-saioko irudirik onenak emango dituzte. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Jon Maia
 Ainhoa Agirreazaldegi
 Onintza Enbeita

 Egoitz Aizpuru aritu zen gaiak jartzen, eta oñatiarra izango da aste honetako gonbidatua. Durangon "Gai-jartzailea emangin" izenburuko hitzaldia eskaini zuen, eta bertan agertutako puntu garrantzitsuenen berri emango du.

 Bertsolamintza jardunaldiak Villabonan bukatu ziren, eta bertso-saio esperimental batean bildu zituzten hitzaldietan landutako gaiak. Saioko irudi onenak emango ditu Hitzetik Hortzerak. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Unai Iturriaga
 Amets Arzallus
 Uxue Alberdi
 Imanol Lazkano
 Beñat Gaztelumendi
 Jone Uria
 Julio Soto
 
 Egoitz Aizpuruk eta Andoni Egañak jarri zituzten gaiak.

 Bestalde, Nafarroan eta Araban txapelketak finalaurrekoetara iritsi dira. Beran eta Zigoitin jokatu zuren aurreko asteburuko saioak, eta Jon Barberena eta Manex Agirre nagusitu ziren. Bertsoaldi onenak emango dituzte aste honetan.

 "Jasotakoak" atalean Itziarko Bikain jatetxean egindako saio bateko irudiak bildu dituzte. Jon Maia eta Unai Iturriaga aritu ziren kantuan, Unai Gijarrok gaiak jarrita.

 Amets Arzallus eta Andoni Egaña Belfastera joango dira apirilaren 30ean, Bertso Dinner-era. Hitzetik Hortzerak bertara joateko lehiaketa bat jarri du abian. Parte hartzeko Andoni Egañak eta Amets Arzallusek jarritako puntuei erantzun behar zaie. Puntu-erantzunak bidaltzeko aukera bat baino gehiago dago. E-mailez bidali daiteke bertsodinner@eitb.com helbidera. Hitzetik Hortzerak facebooken duen txokoan ere zintzilika daitezke. Azkenik, posta arruntez ere bidali daiteke honako helbide honetara:

  BERTSO DINNER LEHIAKETA
  Hitzetik Hortzera
  Miramon Pasealekua 172
  20014 Donostia

 Aste honetan iritsi zaizkien bideo batzuk erakutsiko dituzte.

 Bukatzeko, ohiko atalak ere izango ditu programak. Zuri-beltzekoan Balendin Enbeitak udaberriari 1974an kantatutako bertso batzuk emango dituzte. Zappingean, berriz, Bertsolamintza izango dute berriz hizpide. 1993ko edizioan Zestoako bainuetxean Jon Sarasua eta Andoni Egaña aritu ziren dueloan. Irudi horiek erakutsiko dituzte igandean.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri