Iparraldeko Xapelketa 2008-11-03

Odei Barroso irazle Urdinñarben eta Miren Artetxe bigarren

Zortzi finalistak: Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Karlos Aizpurua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua eta Ekhi Erramundegi.
Atzo jokatu zen Zuberoako Urdiñarbe herrian Iparraldeko Xapelketako azken kanporaketa. Odei Barroso urruñarra izan zen irabazle eta Miren Artetxe hendaiarra gelditu zen bigarren. Biak zuzenean sartu dira finalera. Puntuen arabera berriz, Xumai Murua eta Ekhi Erramundegi sailkatu dira. Erramundegi eta Xalbador puntuz berdidunta gelditu ziren zortzigarren posturako, baina, Erramundegi  hirugarren gelditu zen bere saioa eta Xalbador laugarren Luhuson. Beraz, Erramundegi izango da Donibane Lohitzuneko finalean. Urdiñarben 200 lagun inguru bildu ziren herriko salan.

Urdiñarbeko sailkapena
Odei Barroso                318,5 puntu
Miren Artetxe                  308
Ekhi Erramundegi        302,5
Eneritz Zabaleta            298
Kristiñe Txoperena       295
Egoitz Zelaia                 269,5

Zortzi finalistak
Maddalen Arzallus (Hendaia)
Sustrai Colina (Urruña)
Amets Arzallus (Hendaia)
Karlos Aizpurua (Sara)
Odei Barroso (Urruña)
Miren Artetxe (Hendaia)
Xumai Murua (Azkain)
Ekhi Erramundegi (Baiona)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza