Gaur Zumaian izango da kanporaketa, 22:30etan. Maialen Velarde, Eneritz Arzallus, Aitor Salegi, Nekane Zinkunegi, Ander Lizarralde "Pertzi" eta Iñigo Etxabek kantatuko dute bertan.
Joan zen asteburuan Plazatik Gaztetxera sariketako bi kanporaketa jokatu ziren.
Ostiralean Elgoibarko Gaztetxean egin zuten kanporaketa, 150 entzuleren aurrean. Honela gelditu zen epaileen sailkapena:
1.- Beñat Iguaranek 199 puntu
2.- Asier Azpirozek 194 puntu
3.- Mikel Olaizolak 191 puntu
4.- Ander Solozabalek 184,5 puntu
5.- Adur Gorostidik 183,5 puntu
6.- Peru Vidalek 171 puntu
Dena den, entzuleen Mikel Olaizola aukeratu zuten, eta Beñat Iguaranekin buruz burukoa jokatu behar izan zuen. Azkenean, buruz burukoan Beñat Iguaran nagusitu zen, eta berak lortu du finalerako zuzeneko txartela.
Larunbatean Soraluzeko Gaztetxean izan zen hitzordua, 70 entzuleren aurrean. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Ane Labakak 203 puntu
2.- Eneritz Artetxek 184 puntu
3.- Eneko Beretxinagak 183,5 puntu
4.- Ion Mikel Mujikak ---
5.- Josu Urainek ---
6.- Enaitz Alustizak ---
Ane Labaka izan zen, beraz, epaileek gehien puntuatu zuten bertsolaria. Publikoak Josu Urain aukeratu zuten, ordea, eta buruz burukoa jokatu behar izan zuten biek. Hemen ere lasartearra nagusitu zen, eta Ane Labakak ziurtatua dauka finalerako postua. Kanporaketetako irabazleez gain, beste 2 bertsolari izango dira Mutrikuko finalean, hilaren 1ean. Oraingoz, horrela dago sailkapena:
1.- Oihana Iguaranek 206 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Ane Labakak 203 puntu (zuzenean sailkatua)
3.- Beñat Iguaranek 199 puntu (zuzenean sailkatua)
4.- Asier Azpirozek 194 puntu
5.- Mikel Olaizolak 191 puntu
6.- Aitor Urbietak 185 puntu
7.- Ander Solozabalek 184,5 puntu
8.- Ander Elortegik 184,5 puntu
9.- Eneritz Artetxek 184 puntu
10.- Adur Gorostidik 183,5 puntu
11.- Eneko Beretxinagak 183,5 puntu
12.- Xabat Galletebeitiak 181,5 puntu
13.- Peio Ormazabalek 179,5 puntu (zuzenean sailkatua)
14.- Nerea Ibarzabalek 175,5 puntu
15.- Eñaut Uruburuk 175 puntu
16.- Peru Vidalek 171 puntu
17.- Saioa Alkaizak 170 puntu
18.- Jonek 168 puntu
19.- Eneko Arratek 164 puntu
20.- Julen Sololuzek 160,5 puntu
21.- Aitor Arrizubieta "Toko"-k 156 puntu
22.- Ion Mikel Mujikak ---
23.- Josu Urainek ---
24.- Enaitz Alustizak ---
Asteburu honetan jokatuko dira azkeneko kanporaketak. Gaur Zumaiako Gaztetxean izango da hitzordua, gaueko 22:30etan. Honako bertsolari hauek jardungo dira bertan kantuan:
Maialen Velarde
Eneritz Arzallus
Aitor Salegi
Nekane Zinkunegi
Ander Lizarralde "Pertzi"
Iñigo Etxabe
Bihar, berriz, Mendaroko Gaztetxean jokatuko dute azkeneko kanporaketa, arratsaldeko 17etan. Bertsolari hauek kantatuko dute:
Aitzol Urain
Hodei Iruretagoiena
Mikel Artola
Ander Zulaika
Maddi Gallastegi
Irati Erkizia