San Ferminak ospatzen ari dira leku askotan 2011-07-07

Bertso-saio ugari izango dira gaur

Lesakan iluntzeko 19etan Julio Soto, Julen Zelaieta, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira eta Andoni Egaña ariko dira kantuan. Gasteiz, Pasaia eta Azkaraten ere saioak izango dira gaur.
 Iritsi dira San Ferminak eta, horrekin batera, Euskal Herriko bazter askotara festa giroa iritsi da. Bertso-saioak ere egingo dira gaur hainbat lekutan.

 Lesakan, iluntzeko 19etan, urteroko saioa ospatuko da plazan, Iban Garrok aurkeztuta. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Julio Soto
 Maialen Lujanbio
 Xabier Silveira
 Andoni Egaña

 Azkaraten, berriz, eguerdian Sebastian Lizaso eta Amets Arzallusek kantatuko dute.

 Bertsolari horiek ariko dira Pasai-Antxon ere, bertso-afaritan.

 Azkenik, Gasteizen Errota auzoko jaiak ospatuko dira gaur. El Andalus jatetxean saioa egingo dute 22:30etan, Manex Agirre, Ruben Sanchez eta Ekaitz Samaniegorekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia