Bilbon, Getxon eta Iruñean 2011-07-13

Bertso-saio ugari izango dira gaur

Bilbon "Bertso-reggae festa" egingo dute Ibon Ajuria eta Gorka Ostolaza "Potxis"-ek. Algortan Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Unai Iturriaga eta Andoni Egañak kantatuko dute. Iruñean, berriz, bertso-afaria egingo dute Julio Soto, Miren Amuriza eta Amets Arzallusekin.
 Bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur Euskal Herrian.

 Santutxun, Basarraten, "Bertso-reggae festa" egingo dute iluntzeko 21etan. Ibon Ajuria eta Gorka Ostolaza "Potxis" ariko dira bertan kantari.

 Getxon, Algortako Bihotz Alai plazan ordu berean hasiko da bertso-jaialdia. Pello Unzurrunzaga gai-jartzaile dela honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Sustrai Colina
 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Fredi Paia
 Unai Iturriaga
 Andoni Egaña

 Azkenik, Iruñeko Arrano elkartean San Ferminetako bertso-afaria egingo dute gaur iluntzeko 21:30etan. Julio Soto, Miren Amuriza eta Amets Arzallusek kantatuko dute bertan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu