Curriculuma abuztuaren 31rako aurkeztu beharko da 2011-07-20

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak administraria behar du

Egiteko hauek izango lituzke: Administrazioaren koordinazio eta kudeaketa; aurrekontuak egin, interpretatu eta kudeatu; kontabilitatea eraman; fakturazioa eta ordainagiriak egin; diru laguntzak kudeatu eta zuriketak egin eta lan administratiboak burutu.
 Bizkaiko Bertsozale Elkarteak administraria behar du, eta lanpostua lortzeko deialdia zabaldu du. Administrari posturako lanaldi erdia eskaintzen da, goizez, eta urtebeteko iraupenarekin. Honako hauek izango lirateke bere egitekoak:

 -Administrazioaren koordinazio eta kudeaketa
 -Aurrekontuak egin, interpretatu eta kudeatu
 -Kontabilitatea eraman
 -Fakturazioa eta ordainagiriak egin
 -Diru laguntzak kudeatu eta zuriketak egin
 -Lan administratiboak burutu

 Lanpostua lortzeko hautagaiak ezinbesteko baldintza batzuk burutu beharko ditu: lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea; eskarmentua izatea antzeko lanetan; gida baimena eta autoa izatea; ofimatika menperatzea eta izaera aldetik jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea. Gainera, gizarte mugimenduetan izandako esperientzia eta bertsolaritzarekin dauzkan harremanak ere baloratuko dira. Interesa duenak abuztuaren 31rako bidali beharko du curriculuma, eta bi bide dauzka horretarako. Posta arruntez egin dezake, honako helbide honetara idatzita:

 BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
 Zabale kalea, 9-atzea
 48200 Durango

 E-postaz ere idatz dezake hona: bizkaia.transmisioa@bertsozale.com.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu