X. bertso astearen barruan 2011-07-21

Bertso musikatuak izango dira gaur Zarautzen

Torre Luzea ondoan izango da emanaldia, gaueko 22etan. Zarauzko Motxian bertso-eskolako kideak ariko dira kantuan.
 X. bertso astea ospatzen ari dira Zarautzen. Gaur bertso musikatuen emanaldia izango dute, Motxian bertso-eskolako kideen eskutik. Gaueko 22etan izango da saioa, Torre Luzea ondoan.

 Datozen egunetan ere emanaldi bat baino gehiago izango dira herrian.

 Bihar, iluntzeko 19etan, Torre Luzea ondoko parkean "Ametsen fabrika" bertso antzerkia izango da ikusgai.

 Gaueko 22etan, berriz, bertsolari gazteen bertso-jaialdia egingo dute Torre Luzea ondoan, Oier Aizpurua gai-jartzaile dela. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Markel Eizagirre
 Nerea Ibarzabal
 Maialen Akizu
 Mikel Iturriotz
 Maddi Ane Txoperena
 Aitor Salegi

 Larunbatean, azkenik, urteroko txepelketa egingo dute eguerdian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu