Azpeitin, Bergaran, Elgoibarren, Errenterian, Aramaion, Aranon eta Astigarragan 2011-07-25

Saio ugari izango dira gaur Euskal Herrian

Bergaran Beñat Ugartetxea eta Xabier Amuriza ariko dira; Elgoibarren Xabier Arrizabalaga "Ziarda" eta German Meabebasterretxea; Errenterian Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio; Aramaion Felipe Zelaieta, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Tena; Aranon Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus eta Astigarragan Julen Zelaieta, Egoitz Zelaia, Ander Lizarralde eta Manex Mujika.
 Santiago eguna da gaurkoa, eta, urtero bezala, saio asko izango dira Euskal Herrian.

 Azpeitiko plazan eguerdian izango da saioa.

 Bergaran, Basalgo auzoan, Beñat Ugartetxea eta Xabier Amurizak kantatuko dute eguerdian eta bazkalostean.

 Elgoibarko Sargoate auzoan 12etan hasiko da saioa, Xabier Arrizabalaga "Ziarda" eta German Meabebasterretxearekin.

 Orduerdi beranduago hasiko dira kantuan Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio Errenterian, Foru plazan.

 Aramaioko Santixa baselizan, berriz, eguerdiko 14etan hasiko da bertso-bazkaria. Felipe Zelaieta, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Tena ariko dira kantuan.

 Aranon iluntzeko 19etan bertso-jaialdia egingo dute plazan. Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.

 Bukatzeko, Astigarragan, txosnetako karpan, Hamaika Bertuteko kideen saioa egingo da ordu berean. Julen Zelaieta, Egoitz Zelaia, Ander Lizarralde Jimeno eta Manex Mujikak kantatuko dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu