Uztailaren 30era arte egongo dira bertan 2011-07-26

Bertso-udalekuak Arrazolan daude egunotan

Anbotoren magalean, 12 eta 15 urte arteko 48 gaztetxo daude bertan. Ipuin-kontaketak, bertsolarien bisitak eta kantagintzarako tailerra izango dituzte.
 Bertso-udalekuak ospatzen ari dira aurten ere. Guztira 5 txanda izango dira aurten ere, eta 300 haur eta gazte elkartuko dira Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatutako udalekuetan.

 Dagoeneko hirugarren txanda egiten ari dira. Joan zen igandetik 12 eta 15 urte arteko 48 gaztetxo, sei begirale eta bi sukaldari Arrazolan daude, Anbotoren magalean. Uztailaren 30era arte egongo dira bertan, eta hainbat jarduera egingo dituzte. Hala, astelehenean Xabier Amurizaren bisita izan zuten "Sorgin Eguna" ospatzeko. Ipuin kontari aritu zen Xabier Amuriza.

 Horrez gain, hilaren 27an bertsolarien bisita eta bertso-afaria izango dituzte. Manex Agirre, Gorka Tolosa eta Jokin Labayen bertaratuko dira.

 Hilaren 28an, berriz, kantagintza tailerra egingo dute Oskar Estangarekin. Udalekuetako diskorako kantuak ere grabatuko dituzte.

 Hurrengo txanda Zerainen (Gipuzkoa) izango da, abuztuaren 1 eta 7aren artean. Azkeneko txanda, berriz, Zuhatzan (Araba) egingo dute, irailaren 1etik 4ra.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu