Oiartzunen eta Garesen, besteak beste 2011-07-27

Gaur ere saio bat baino gehiago izango da

Oiartzunen Imanol Lazkano eta Jose Luis Gorrotxategi ariko dira. Garesen, berriz, Aimar Karrika eta Saioa Alkaizak kantatuko dute.
 Udan bertsolarien jardunak ez du etenik izaten, eta herriko festekin batera, ugaritu egiten dira bertso-saioak ere. Gaur ere saio bat baino gehiago izango dira.

 Oiartzunen Jubilatu Eguna ospatuko dute Iturriotz auzoan. Hori dela eta, bertso-bazkaria egingo dute Iturri-berri elkartean, eguerdiko 14etan. Imanol Lazkano eta Jose Luis Gorrotxategik kantatuko dute bertan.

 Garesen, berriz, txosnagunean izango da bertso-bazkaria, eguerdiko 15etan. Aimar Karrika eta Saioa Alkaiza jardungo dira kantuan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia