Oiartzunen eta Getxon 2011-08-04

Gaur ere saio bat baino gehiago izango dira

Oiartzunen Anjel Mari Peñagarikano eta Beñat Gaztelumendi ariko dira eguerdian. Erromon Arrate Illaro, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Iker Zubeldiak kantatuko dute iluntzeko saioan.
 Osteguna izan arren bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur Euskal Herrian.

 Jaietan murgilduta dago Oiartzun, eta urtero bezala, aurten ere saioa egingo da eguerdian plazan. Anjel Mari Peñagarikano eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute bertan.

 Erromon, berriz, bertso-saioa gauez egingo dute, 21etan, Santa Eugenia plazan. Algortako Bertsolari Eskolak antolatu du saioa eta Nahikari Ayo ariko da gaiak jartzen. Honako bertsolari hauek izango dira bertan:

 Arrate Illaro
 Sustrai Colina
 Etxahun Lekue
 Iker Zubeldia

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia