Uztailaren 30ean izan zen bertso-saioa Villabonan. Azken urteetan ez bezala, herriko plazan aritu ziren kantuan bertsolariak eta jende asko hurbildu zen bertsoak entzutera
Erromeria Eguna izan zuten uztailaren 30ean Villabonan, eta egun horren baitan egin zuten bertso-saioa herriko plazan. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia aritu ziren kantuan eta Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan.