Aste Nagusia dela eta 2011-08-22

Bilbon egunero saioak izango dira aste honetan

Guztira 7 saio egingo dira Santiago plazan, eguerdiko 13etan, asteazkenean salbu. Egun horretan bertso-bazkaria egingo dute plazan bertan, eguerdiko 14etan. Asteartean Mamiki konpartsaren txosnan ere izango da saioa, arratsaldeko 18:30etan.
 Iritsi da Marijaia Bilbora, eta, jai giroarekin batera, baita bertsoak ere. Aste osoan zehar bertsolariak lanean ariko dira Bizkaiko hiriburuan. Santutxuko bertso-eskolak antolatu ditu saioak, eta denak Santiago plazan eguerdiko 13etan izango dira, asteazkenekoa salbu. Egun horretan bertso-bazkaria izango dute. Honako hau da egitaraua:

 ABUZTUAREN 21a, IGANDEA
 Santiago plazan, 13etan
  Igor Elortza
  Aitor Mendiluze
  Sustrai Colina
  Andoni Egaña

 ABUZTUAREN 22a, ASTELEHENA
 Santiago plazan, 13etan
  Joanes Etxebarria
  Xabier Silveira
  Iker Zubeldia
  Jokin Uranga

 ABUZTUAREN 23a, ASTEARTEA
 Santiago plazan, 13etan
  Beñat Ugartetxea
  Odei Barroso
  Peio Ormazabal
  Eneko Abasolo "Abarkas"

 ABUZTUAREN 24a, ASTEAZKENA
 Santiago plazan, 14etan
  Bertso-bazkaria Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikanorekin

 ABUZTUAREN 25a, OSTEGUNA
 Santiago plazan, 13etan
  Arrate Illaro
  Jone Uria
  Oihana Bartra
  Amaia Agirre

 ABUZTUAREN 26a, OSTIRALA
 Santiago plazan, 13etan
  Aitor Sarriegi
  Etxahun Lekue
  Iratxe Ibarra
  Beñat Gaztelumendi

 ABUZTUAREN 27a, LARUNBATA
 Santiago plazan, 13etan
  Julio Soto
  Arkaitz Estiballes
  Jokin Sorozabal
  Fredi Paia

 ABUZTUAREN 28a, IGANDEA
 Santiago Plazan, 13etan
  Sebastian Lizaso
  Maialen Lujanbio
  Amets Arzallus
  Jon Maia

 
 Santiago plazako saioez gain, bestelako aukerarik ere izango da Aste Nagusian. Hala, hilaren 23an, asteartez, Mamiki konpartsaren txosnan ere saioa izango da arratsaldeko 18:30etan. Izar Mendiguren, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeitak kantatuko dute bertan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri