Udako jaialdiak 2011-08-22

Aiztondon indartsu dabil bertsoa

Pasa den astean Villabonako jaietako bertso-saioko ale onenak jarri genizkizuen ikusgai, eta hemen dituzue orain Zizurkilekoak. Hilaren 15ean izan zen bertso-jaialdia, eta zizurkildarrentzat eta inguruko herrietako bertsozaleentzat urteroko zita bihurtu da.

Amaia Agirre, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan, eta Igotz Alkorta gai-jartzaile lanetan. Zizurkilgo jai-batzordeak antolatzen duen ekimen hau arrakastatsua izan ohi da eta aurtengoa ez da salbuespen izan. Saio polita osatu zuten bertsolariek eta bertsozaleak gustura irten ziren Zizurkilgo pilotalekutik.

Errepublikarra
2011-08-15 Zizurkil

Mutil txukuna
2011-08-15 Zizurkil

Eskelak
2011-08-15 Zizurkil

Herriari gutuna
2011-08-15 Zizurkil

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia