Lanaldi erdiko jarduna eskaintzen da 2011-10-19

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Txapelketa arduraduna behar du

Curriculumak urriaren 25erako aurkeztu behar dira.
 Bizkaiko Bertsozale Elkarteak txapelketa arduraduna behar du datorren urteko txapelketa antolatzeko. Hala, lan-deialdia zabaldu du.

 Txapelketako arduraduna erakunde eta babesleekin harremana izateaz arduratuko litzateke, eta baina aurrekondua diseinatzeaz eta jarraipena egiteaz ere. Txapelketako agente ezberdinen koordinazioa bere esku egongo litzateke: bertsolariak, epaileak, gai-jartzaileak, talde antolatzailea... Gainera, txapelketako talde antolatzailearen batzarrak gidatu eta antolatu beharko ditu. Komunikazio arloa berak gainbegiratu beharko du, eta saioak antolatzeaz eta gauzatzeaz ere arduratu beharko du, egutegia osatuz, tokia aukeratuz, azpiegitura teknikoa zainduz (eszenatokia, argia, soinua, grabazioa...) eta talde teknikoak aktibatuz. Horrez gain, Elkarteko beste sailekin harremanak izan beharko ditu. Protokolo kontuak berak eraman beharko ditu, eta txapelketaren inguruko inzidentziak konpontzeaz arduratu beharko du. Txapelketaren ondorengo balorazioa eta memoria ere egin beharko ditu.

 Honako hauek dira lanpostua betetzeko ezinbesteko baldintzak:

 -Goi mailako ikasketak izatea
 -Eskarmentua izatea antzeko lanetan; antolakuntzan, koordinazioan, kontrola...
 -Gida baimena eta autoa izatea
 -Ofimatika menperatzea
 -Izaera aldetik; jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, jendaurreko harremanetarako gaitasuna.
 
 Horrez gain, gizarte mugimenduetan izandako esperientzia eta bertsolaritzarekin izandako harremanak ere kontutan hartuko dira.

 Lanaldi erdiko kontratua eskaintzen da, gutxienez urtebeteko iraupenarekin. Lanaldi mota eta ordutegia garaiaren araberakoak izango dira.

 Interesatuta dagoenak urriaren 25a baino lehen bidali beharko du bere curriculum vitae-a. E-mailez egin dezake, honako helbide honetara: bizkaia.transmisioa@bertsozale.com. Posta arruntez egin nahi izanez gero hona bidali beharko du:

 BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
 Zabale kalea, 9-atzea
 48200 Durango

 Informazio gehiago nahi izanez gero e-maila bidali daiteke lehen aipatutako helbidera edo telefono zenbaki honetara ere dei daiteke: 608939739.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra