Gaur bi saio izango dira Donostian 2011-10-21

Bertso-ekitaldiz betea dator asteburua

Añorgan bertako Gazte Asanbladaren 20.urteurrenaren barruan bertso-afaria izango da Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira eta Haritz Etxeberria "Ministrorekin". Antiguan, berriz, Doka antzokian, "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldi berezia egingo dute 20etan, Jon Maia bertsotan eta Josu Goikoetxea gai-jartzen direla.
 Bertso-ekitaldiz betea dator asteburua. Gaur bertan bi saio izango dira Donostian.

 Antiguan, Doka antzokian, "Bertsolaria bere bakardadean" sailaren bigarren emanaldia izango da. Orain dela hilabete Andoni Egaña izan zen protagonista, eta Jon Maiaren txanda izango da gaur, Josu Goikoetxea gai-jartzaile duela. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa.

 Añorgan, berriz, bertako Gazte Asanbladaren 20. urteurrena dela eta, bertso-afaria egingo dute gaur gauean, Antxon Ayestaran kultur etxean. Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira eta Haritz Etxeberria "Ministro" ariko dira bertsotan.

 Bihar ere ez da saiorik faltako. Meñakan bertso-bazkaria izango da herriko tabernan, eguerdiko 15etan hasita. Arkaitz Estiballes eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta" jardungo dira bertsotan.

 Larrabetzun bertso-poteoa antolatu dute herriko tabernetan zehar, iluntzeko 19etan hasita. Beñat Ugartetxea, Manex Agirre eta Fredi Paia dira bertan kantatzekoak.

 Okondon eta Laudion, lehenengo Bertso Sarikadaren barruan, saioak izango dira. Okondon eguerdiko 13etan hasiko da saioa. Iñaki Cabeza, Julen Eizagirre, Oier Arbina eta Unai Bengoetxeak kantatuko dute. Laudion, berriz, iluntzeko 19:30etan hasiko da emanaldia Beñat Zalakain, Jon Unai Aspe, Maria Izaga eta Maddalen Arrausi kantuan direla.

 Azkenik, larunbaterako bi bertso-afari daude iragarrita. Bergarako Artatse elkartean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusek kantatuko dute. Tolosako Iurre elkartean, berriz, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan.

 Igandean beste bi saio daude iragarrita. Ozetan bertso-poteoa izango da eguerdiko 12etan hasita. Oihane Perea, Ander Solozabal eta Josu Campo dira bertan kantatzekoak.

 Izarran, berriz, bertso-jaialdia izango da frontoian, eguerdiko 12:30etan hasita.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu