Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2011-10-21

Salgai daude finalerako sarrerak

Asteburu honetan jokatuko dira final-laurdenetako lehenengo saioak. Bihar Oñatin Beñat Lizaso, Agin Rezola, Jexux Mari Irazu, Iñaki Gurrutxaga, Iñaki Zelaia eta Iban Urdangarin ariko dira. Etzi Villabonan izango da hitzordua.
 Abenduaren 18an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunbe aretoan. Dena den, sarrerak jada eskuragarri daude bertsosarrerak.eu web orrian.

 Asteburu honetan hasiko dira final-laurdenak. Bihar Oñatin izango da lehenengoa, Zubikoa kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan. Honakio bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Beñat Lizaso
 Agin Rezola
 Jexux Mari Irazu
 Iñaki Gurrutxaga
 Iñaki Zelaia
 Iban Urdangarin

 Bigarren final-laurdena etzi izango da, Villabonako Olaederra kiroldegian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Unai Agirre
 Andoni Otamendi
 Ander Lizarralde Jimeno
 Unai Gaztelumendi
 Beñat Gaztelumendi
 Iñigo Manzisidor "Mantxi"

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu