Euskaltzaindiaren aretoan 2011-11-17

"Mende baten aldarriak" gaur Bilbon

Miren Amurizak eta Jon Maiak joan zen mendeko gertaera nagusiei garaiko bertsolariek jarritako bertsoak kantatuko dituzte. Iluntzeko 19etan hasiko da saioa.
 Bertsolaritza beti egon izan da garaian garaiko gertakariei lotuta. Ahozko literaturaren bidez garaiko gertakarien kronikak belaunaldiz belaunaldi igaro izan dira. Hala, XX mendearen kronika egiten du "Mende baten aldarriak" emanaldi bereziak. Gaur Jon Maia eta Miren Amuriza ariko dira kantuan Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan, iluntzeko 19etan hasita. Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Kepa Enbeita, Txirrita, Lopategi, Xalbador eta beste hainbaten bertsoen bidez joan zen mendeko giro politiko eta soziala deskribatuko dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu