Aguraingo Aitxuri elkartean 2011-11-17

Bihar jokatuko da Bertxoko sariketako azkeneko kanporaketa

Aimar Karrika, Asier Azpiroz "Azpi", Izar Mendiguren, Manex Mantxola, Xabier Igoa eta Iker Pastor ariko dira kantuan, Miren Garmendiaren esanetara. Aurreko bi kanporaketetatik Peio Ormazabal, Ekaitz Samaniego, Ander Solozabal eta Ane Labaka sailkatu dira finalerako.
 Bihar jokatuko da aurtengo Bertxoko sariketako azkeneko kanporaketa. Aguraingo Aitxuri elkartean izango da hitzordua. Iluntzeko 20:30etan hasiko da afaria, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Aimar Karrika
 Asier Azpiroz "Azpi"
 Izar Mendiguren
 Manex Mantxola
 Xabier Igoa
 Iker Pastor

 Miren Garmendia ariko da gaiak jartzen. Kanporaketa honetatik bi bertsolari sailkatuko dira finalera. Aurreko bi saioetatik Peio Ormazabal, Ekaitz Samaniego, Ander Solizabal eta Ane Labakak egin dute aurrera. Finala azaroaren 25ean jokatuko da Aramaioko Iturrieta sagardotegian, iluntzeko 20:30etan hasita.

 Lehendabiziko bi kanporaketetako aukeraketa entzungai dago Halabedi.org helbidean. Bertan sariketaren inguruko informazio gehiago aurki daiteke.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»