20 saio inguru daude iragarrita 2011-11-18

Bertso-ekitaldiz betea dator asteburua

Gaur bertan Astigarragan, Hernanin, Orozkon, Eugin, Agurainen, Otxandion, Getxon eta Oiartzunen izango dira saioak. Bihar Urretxun, Iruran, Anoetan, Berriozarren, Derion, Igeldon, Bilbon, Agurainen, Berangon, Irunen, Ubiden eta Ean izango dira hitzorduak.
 Bertso-saioz betetako asteburua da oraingo hau ere. Guztira 20 ekitalditik gora daude iragarrita.

 Gaur bertan, saio bat baino gehiago izango da. Astigarragan bertso-afaria izango da Zipotza elkartean, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin.

 Handik gertu, Hernanin, Elkartearteko txapelketa egingo dute Sagastialde elkartean, afalostean. Agin Rezola, Oier Iurramendi, Unai Agirre, Aritz Zerain, Iñaki Zelaia, Xabier Legarreta "Arano", Jose Luis Urdangarin, Iker Osa, Arnaitz Lasarte eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertan.

 Orozkon ere bertso-afaria egingo dute Jon Maia eta Unai Iturriagarekin.

 Algortan "Bihotza Gazte" izenburuko bertso-afaria antolatu du Algortako Bertsolari Eskolak aurtengoan ere, bi bertsolari beteranorekin: Patxi Etxeberria eta Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II". Kasino plazako irlandesean izango da afaria, iluntzeko 21etan.

 Eugin bertso-merendua egingo da Txalotenea elkartean, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Julio Soto eta Oskar Estangak kantatuko dute.+

 Oiartzunen bertso-saio musikatua izango da Kastro tabernan, gaueko 22etan. Ander Lizarralde, Alaia Martin, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" jardungo dira kantuan Haritz Casabalen aginduetara.

 Otxandion "Erregea eta bufoia" emanaldi berezia izango da ikusgai bolalekuan, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Andoni Egaña ariko da bertsotan eta Ander Lipus aktore lanetan. Unai Elizasuk gidatuko du saioa.

 Bukatzeko, Agurainen Bertxoko sariketako azkeneko kanporaketa izango da jokoan Aitxuri elkartean, iluntzeko 20:30etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Aimar Karrika
 Asier Azpiroz "Azpi"
 Izar Mendiguren
 Manex Mantxola
 Xabier Igoa
 Iker Pastor

 Miren Garmendiak jarriko ditu gaiak.

 
 Bihar ere izango da non gozaturik. Urretxun bertso-bazkari-pikotea izango da Motz tabernan, eguerdiko 14:30etan. Aitzol Barandiaran eta Unai Gaztelumendi ariko dira kantuan.

 Iruran bertso-bazkaria egingo dute Miren Amuriza eta Jon Maiarekin.

 Anoetako Kuku elkartean ere bertso-bazkaria ospatuko da, eguerdiko 14etan hasita. Amaia Agirre eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.

 Berriozarko elkartean ere ordu berean hasiko da bazkaria. Julio Soto eta Xabier Terreros jardungo dira bertsotan.

 Derioko Lagun onak txokoan Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuria dira kantatzekoak eguerdiko 14:30etan hasiko den bertso-bazkarian.

 Igeldon, berriz, Imanol Lizarazu "Habana" eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan bazkaritan.

 Bilboko Campos antzokian, berriz, saio bikoitza izango da. Lehenik, arratsaldeko 17etan, "Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldi berezia eskainiko dute. Ondoren, iluntzeko 20etan, bertso-jaialdia egingo dute. Honako bertsolari hauek dira bertan kantatzekoak Unai Elizasuren aginduetara:

 Igor Elortza
 Sustrai Colina
 Maialen Lujanbio
 Arkaitz Estiballes
 Jon Maia
 Andoni Egaña

 Agurainen "Erregea eta bufoia" emanaldia izango da Harresi aretoan iluntzeko 20etan. Unai Iturriaga ariko da bertsotan eta ondoan izango du Ander Lipus aktorea. Josu Goikoetxeak gidatuko du saioa.

 Berangon ere saioa izango da Santa Ana kultur etxean, iluntzeko 19etan hasita. Uxue Alberdi, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan eta Nahikari Ayo gai-jartzaile lanetan.

 Irunen, berriz, bertso-afaria egingo dute EKT elkartean iluntzeko 21etan. Miren Amuriza eta Jon Maia ariko dira kantuan.

 Ordu berean hasiko da Ubideko herriko tabernako bertso-afaria ere. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia dira bertan kantatzekoak.

 Azkenik, Ean ere bertso-afaria izango da 21:30etan. Julio Soto eta Igor Elortzak kantatuko dute bertan.

 
 Igandean, berriz, gaubela izango da Aiherran Odei Barroso eta Ainhoa Agirreazaldegirekin.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri