Bertso-jaialdia Bilbon 2011-11-28

Bertsoak antzoki dotorean

Antzoki dotorean abesteko aukera izan zuten hilaren 19an Jon Martin, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinak. Bilboko Campos Eliseos antzokian aritu ziren kantuan eta hemen dituzue hango ale onenak ikusgai eta entzungai.

Zortzietan zen hastekoa emanaldia, eta hitzordurako hamar minutu eskas falta zirela ireki zituzten Campos Eliseos antzoki dotoreko ateak. Oholtza gaineko zazpi aulki eta hiru mikrofonoengatik izan ez balitz, bertso-saio bat baino opera-ikuskizun bat hasiko zela zirudien.

Ordu terdiko saioa osatu zuten Jon Martin, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek eta Unai Elizasu gai-jartzaileak. Serio hasi zen saioa; Maialen Lujanbio eta Jon Martin maletak egiten jarri zituen Unai Elizasuk etxea enbargatu zietelako. Dena dela, barrea ere eragin zieten bertsolariek han bildu zirenei; besteak beste, Donostia Kulturaren hiriburu eta Gasteiz hiriburu berde izendatu dituzten honetan, Bilborentzat titulu bila hasi zirenean.

150 lagun inguru elkartu ziren antzokian eta Bertsoa.com ere han izan zen zuei hango onena eskaini ahal izateko.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu